BLOGA

TAILERRA: “BIZITZAREN SOSTENGURAKO JAKINTZAK” ALBOAN-EKIN (AZKOITIA)

  • Taller Azkoitia

Aurreko batean, sarrera honetan "Bizitzaren sostengurako jakintzak" tailerraren berri eman genizuen, Alboan-eko kideekin batera Bilboko egoitzan egin genuena. Oraingoan haiekin jarraituko dugu, baina Azkoitiraino joango gara.

Han izan ginen otsailaren 17an 9 laguneko talde batekin jakintzak partekatzen. Taldeko  gehienak AzkoitikoTopaleku eta Ludotekakoak ziren. Hala ere, Alboaneko kideez gain,  hezkuntza formaleko herriko eskolako pare bat kide ere egon ziren.

Gure lana eta gure inguruneko jakintzak lotzearen garrantzia, edota zientzia egitean esperimentatu, ukitu, sentitu edo manipulatu ahal izatea izan ziren guztion artean partekatu genituen ideietako batzuk.

Berriz ere plazer bat zuekin jakintzak partekatzea. Mila esker.

 

 

Compartir: 
Compartir en Facebook Compartir en Twitter