Martxoa, 2022.
Proyectos
Urtarrilean, otsailean eta martxoan, emakumeen jakintzetan ezkutatzen den zientziaren inguruko hausnarketak partekatu ditugu Durangoko Bizenta Mogel Liburutegiko 12 emakume anitzez osatutako talde batekin.
Hiru saiotan (hilean behin), egungo sistema zientifiko-teknologikoa zalantzan jarri dugu, emakume zientzialarien aniztasuna ikusarazi dugu, eta, aldi berean, bizitzarako funtsezkoak diren jakintza askori balioa eman diegu.
Gogoeta interesgarriak atera dira, hala nola gure ugalketa-sistemaren...
Azaroa, 2021.
Proyectos, Redes
Irudia: jardunaldien webgunetik aterata.
Joan den azaroaren 15ean eta 16an, “Hezkidetzan hezten 5 zentzumenekin” - II. Hezkidetza Jardunaldiak ozpatu ziren, Alboan-ek antolatuta eta Deustuko Unibertsitatean (Bilboko egoitzan).
Hezkuntzaren inguruko eztabaida interesgarriz beteriko bi egun izan ziren, Marina Subirats, Amparo Tomé, Marian Moreno edo Amelia Barquín bezalako izenekin. Fé y Alegría bezalako erakundeak ere parte hartu zuten. Tailer ugari ere eskaini ziren, hezkidetza praktikan jartzeko,...
Apirila, 2021.
Proyectos
"Emakumeak zientzian, bizitza zaintzeko jakintzak" da Alboan-ekin elkarlanean egin dugun azken tailerraren izenburua. Oraingoan 14 eta 16 urte bitarteko gazte talde batekin lan egin genuen Barakaldon.
Hasteko, emakumeek zientziaren arloan gaur egun duten egoeraz eta zientziaren gaur egungo kontzeptuaz eztabaidatu genuen. Zer ulertzen dugu zientziaz? Hauek dira gazteek partekatu zituzten hitzetako batzuk: proba-errakuntza, jakin-mina, sormena, esperimentazioa, behaketa, natura, konplexua. Ondorengoak...
Apirila, 2021.
Proyectos
Irudia: Tania Díezen argazkia
Adierazpen artistiko hauetan, ilustrazioaren eta inprobisazioaren bidez, egungo gai eta arazo batzuei buruzko bizipenak, sentimenduak eta kezkak ikusarazten eta partekatzen ditugu.
Lan honen bidez, bertaratutako pertsonengana beste leku batetik hurbildu nahi dugu, arrazionaltasunetik harago. Bizipen-ikaskuntza bat martxan jarriz, hurbilduz, beste leku batzuetatik jakinduria partekatuz, hala nola emozioa, sentimendua, intuizioa, zalantza... Pertsona bakoitzaren bizi-...
Martxoa, 2021.
Proyectos
Aurreko batean, sarrera honetan "Bizitzaren sostengurako jakintzak" tailerraren berri eman genizuen, Alboan-eko kideekin batera Bilboko egoitzan egin genuena. Oraingoan haiekin jarraituko dugu, baina Azkoitiraino joango gara.
Han izan ginen otsailaren 17an 9 laguneko talde batekin jakintzak partekatzen. Taldeko gehienak AzkoitikoTopaleku eta Ludotekakoak ziren. Hala ere, Alboaneko kideez gain, hezkuntza formaleko herriko eskolako pare bat kide ere egon ziren.
Gure lana eta gure...
Otsaila, 2021.
Proyectos
Sorkinen argi daukagu, aurrez aurrekoa gustatzen zaigu. Elkar ikusteko, hitz egiteko, aurkezten dugun materiala ukitzeko, harekin esperimentatzeko... aukera izatea. Hala ere, jakin badakigu online formatuak ere badituela bere abantailak. Beste lurraldeetako jende gehiagorengana iristen zara, eta modu presentzialean ezingo lukeen jendeari parte hartzeko aukera ematen diozu.
Eta online formatu honetan, tailer moduan ordu pare bat partekatu genituen irakasle-talde zabal batekin. Tailerra otsailaren 10ean...
Urtarrila, 2021.
Proyectos, Redes
Joan den abenduan "Bizitzaren sostengurako jakintzak" tailerra egin genuen Alboan-en Bilboko egoitzan. Bertan, 13 pertsonako talde bat elkartu ginen, eta horietako batzuk Alboan-eko hezkuntza ez-formaleko talde metodologikoa osatzen dute.
Hainbat bizipen-txokotan zehar, bizitzari eusteko beharrezkoak diren hainbat jakintza ezagutu genituen, hala nola ehuna, elikagaien ekoizpen agroekologikoa, sukaldaritza edo higienea. Hala, Alboan-ek egiten duen lanaren ildotik, nerabeen eta gazteen aisialdirako eta...