BLOGA

"EMAKUMEEN JAKINTZEK GORDETZEN DUTEN ZIENTZIA" ONLINE TAILERRA, INGURUGELA

  • taller ingurugela

Sorkinen argi daukagu, aurrez aurrekoa gustatzen zaigu. Elkar ikusteko, hitz egiteko, aurkezten dugun materiala ukitzeko, harekin esperimentatzeko... aukera izatea. Hala ere, jakin badakigu online formatuak ere badituela bere abantailak. Beste lurraldeetako jende gehiagorengana iristen zara, eta modu presentzialean ezingo lukeen jendeari parte hartzeko aukera ematen diozu.

Eta online formatu honetan, tailer moduan ordu pare bat partekatu genituen irakasle-talde zabal batekin. Tailerra otsailaren 10ean egin zen Ingurugelak irakasleentzat proposatzen dituen formazioetan txertatu zen. Oraingoan, Steam eta eskola-baratzea proiektuei lotutako haur, lehen eta bigarren hezkuntzako irakasleek parte hartu zuten. Guztira 30 pertsonako talde bat egon ginen.

Baratzea hezkuntza-espazio gisa hartuta, Sorkinetik gure lan-proposamena aurkeztu genuen, hau da, bizitza erdigunean kokatzen duten jakintzak berrindartzea. Horretarako ortuari lotutako hainbat adibide praktiko aipatu genituen, fitxa didaktikoak, esaterako: Biologiaren haziak. Genetikaren eta bere legeen argazki bat y Bermikonpostajea eta geologia. Zikloak ixten eta ekosistemak mantentzen laguntzen duten zizareak.

Saioko une batean, eskatu genien irakasleei idei-zaparrada bat egitea eskolako baratzean lantzen zituzten gaiei buruz. Aurretik aipatutako bi fitxa didaktikoek garatzen dituzte ideia zaparrada honetan aipatu ziren hainbat jakintza. Izan ere, ortuan zientzia, biologia, geologia, matematika, fisika eta kimika asko landu daitezke, baina baita plastika edo elikadura-subiranotasunarekin lotutako gaiak ere, bertaratutakoek partekatu zuten bezala. Gai horietan guztietan funtsezkoa da, gainera, ikuspegi ekofeminista bat sartzea, zientzia menderatzailearen nozioa zalantzan jar dezagun, eta, aldi berean begirada zabalduz, bizitzarako funtsezkoak diren jakintzak txertatzen ditugu, zientzia asko baitauzkate. Horrela, jakintza hauen atzean daudenak ere ikusaraziko ditugu: emakumeak, asko eta askotarikoak, zientzia askotarikoa egiten dutenak baina komunean zerbait dutenak, alegia, bizitza erdigunean jartzen dutela. 

Eskerrik asko Ingurugelari tailer hau antolatzeagatik eta bertan parte hartu duten guztiei.

Compartir: 
Compartir en Facebook Compartir en Twitter