BLOGA

"JAKINTZA ETA ZIENTZIA” JARDUNALDIAK (2019ko otsailaren 22 eta 23an)

"Jakintza eta zientzia: esperientzia hezkidetzaile eraldatzaileak bigarren hezkuntzan" jardunaldien antolakuntzan aurrera goaz.

Jardunaldi hauekin zientzia ulertzeko bestelako ikuspegiak ezagutarazi nahi ditugu, emakumezko zientzialariak eta emakumeen jakintzak ikusgai egiten dituen eta pertsonen eta naturaren zaintzak gure gizartearentzat duen garrantzia aintzat hartzen duen zientzia bultzatuz.

Hezkuntza formalaren, hezkidetzaren eta gizarte eraldaketaren esparruetako eragileekin lankidetzarako elkargune bat eratzeko asmoz antolatutako jardunaldiak dira, eta askotariko edukiak nahastuko dituzte: azalpen teorikoak, esperientzien elkartrukea eta tailer praktikoak.

Zehaztapen guztiak, programa eta informazio gehigarria triptikoan topatuko dituzu.  

Ostiraleko saiorako ez dago izena eman beharrik, baina larunbateko saiorako derrigorrezkoa izango da izen-ematea, tailerretan parte hartzeko plazak mugatuak direlako eta nola bazkaria hala haurtzaindegi-zerbitzua aurrez erreserbatu beharra dugulako.  

Izen-ematea formulario bidez

Jardunaldiak sareetan jarraitzeko traola: #konZIENTZIAturik

Behin-behineko programa kontsultatu dezakezue atxikitako dokumentuan: Jakintza eta zientzia jardunaldiak.pdf

Compartir en Facebook Compartir en Twitter