PROIEKTUAK

BIZITZA ERDIGUNEAN JARTZEN DUTEN JAKINTZEN KONTZEPTUALIZAZIO KOLEKTIBORANTZ (Ikerkuntza-Ekintza Parte-Hartzailea)

AVANZANDO HACIA LA CONCEPTUALIZACIÓN COLECTIVA DE LOS SABERES QUE PONEN LA VIDA EN EL CENTRO
Bi hitzetan: 

Sorkineko kideok burutzen ari garen Ikerkuntza-Ekintza Parte-Hartzaile (IEP) prozesuaren bidez “bizitza erdigunean jartzen duten jakintzak” kontzeptualizatu nahi ditugu eta beren ezaugarriak zehaztu, helburu izanik kontzeptu horrekin bat datozen esperientziak, praktikak, egikerak eta ezagutzak ikusgai egitea eta merezi duten balioa ematea.

Markoa: 

“Bizitza erdigunean jartzen duten jakintzak” Sorkin elkartearen oinarria dira. Oraindik eraikitzen ari den kontzeptua da, zeinari esanahi zehatza eman nahi diogun. Jakin nahi dugu aurretik bestek nola definitu duten, zeintzuk diren diziplina ezberdinetatik egin zaizkion hurbilpenak, dauden ikuspegiak batu eta dituen askotariko ertzetatik tira eginez definizio kolektibo eta partekatu bat eman nahi diogu. Gure elkartea egituratu eta aldi berean egiten dugun lanetik elikatutako den prozesu baten bidez, besteren eskura uzteko moduko definizio bat osatu nahi dugu, gerora ere hazten jarrai dezan.

Jardueraren laburpena: 

“Bizitza erdigunean jartzen duten jakintzen” inguruko partekatutako errelato bat sortzen ari gara, banaka burutzen ari garen hausnarketa-prozesuan oinarrituta, kontrasterako talde-bileretan osatzen goazena.
Proiektuan erabilitako metodologia parte hartzailea da, inklusiboa eta Sorkin osatzen dugunon gaitasun, interes eta erritmoei egokitua. Geuk osatzen dugu IEPren nukleoa, baina prozesuan zehar bestelako pertsona eta kolektiboak ere tartean sartu nahi ditugu hainbat modutan: elkarrizketen bidez eta tailer, hitzaldi eta tertulia tematikoetan parte hartuz.  Nola IEPn parte hartuko duten pertsonak, hala parte hartzeko moduak, prozesuan zehar zehazten ari gara, oinarrizko baldintza izanik metodologia aldatzeko malgutasuna, betiere aho batez hartutako erabakien eta proiektuari egiten ari gatzaizkion berrikuspen jarraituaren bidez.

AVANZANDO HACIA LA CONCEPTUALIZACIÓN COLECTIVA DE LOS SABERES QUE PONEN LA VIDA EN EL CENTRO Imagen 1
AVANZANDO HACIA LA CONCEPTUALIZACIÓN COLECTIVA DE LOS SABERES QUE PONEN LA VIDA EN EL CENTRO Imagen 2
AVANZANDO HACIA LA CONCEPTUALIZACIÓN COLECTIVA DE LOS SABERES QUE PONEN LA VIDA EN EL CENTRO Imagen 3
AVANZANDO HACIA LA CONCEPTUALIZACIÓN COLECTIVA DE LOS SABERES QUE PONEN LA VIDA EN EL CENTRO Imagen 4
AVANZANDO HACIA LA CONCEPTUALIZACIÓN COLECTIVA DE LOS SABERES QUE PONEN LA VIDA EN EL CENTRO Imagen 5
AVANZANDO HACIA LA CONCEPTUALIZACIÓN COLECTIVA DE LOS SABERES QUE PONEN LA VIDA EN EL CENTRO Imagen 6
AVANZANDO HACIA LA CONCEPTUALIZACIÓN COLECTIVA DE LOS SABERES QUE PONEN LA VIDA EN EL CENTRO Imagen 7
AVANZANDO HACIA LA CONCEPTUALIZACIÓN COLECTIVA DE LOS SABERES QUE PONEN LA VIDA EN EL CENTRO Imagen 8
Compartir en Facebook Compartir en Twitter