PROIEKTUAK

DINAMIZAZIOA GENEROARI ETA ENERGIARI BURUZKO EMAKUMEEN I. TOPAKETAN

GENEROARI ETA ENERGIARI BURUZKO EMAKUMEEN I.TOPAKETA
Bi hitzetan: 

Teresa eta Ninesek dinamizatu zuten Generoari eta Energiari buruzko Emakumeen I. Topaketan otsailaren 3ko jardunaldia. Estatu osoko 130 emakume baino gehiagoz osatutako taldea bildu zen bertan, eta gure egitekoa izan zen taldeari laguntzea egoera-diagnostiko parte-hartzailea burutzen eta etorkizuneko lan-ildoak zehazten. Energiaz betetako emakume horiek guztiak izan ziren jardunaldiko protagonistak. 

Markoa: 

Energiaren alorrean lan egiten duten emakume askotariko, profesional eta ekintzailez osatutako alde batek bultzatu zuen ekimena, ez daudelako ados indarrean dagoen energia-eredu eko-hiltzaile, bidegabe, matxista eta falokratikoarekin.  Horregatik antolatu zuten “Generoari eta Energiari buruzko Emakumeen I. Topaketa”, 2018ko otsailaren 2tik 4ra Bilbon ospatu zena. Parte-hartze eta konpromiso maila izugarria izan zen topaketan, eta horren testigu zuzenak izan ginen dinamizatu genuen jardunaldian.

Jardueraren laburpena: 

Gure ikuspegitik dinamizatu genuen jardunaldia: bizipenetan oinarritutako ikaskuntza eta parte-hartzea oinarrian duten metodologiak erabiliz. Hala, emozioetatik abiatuta, elkar onartzea eta lotura afektiboak sortzea bilatzen duten dinamikak erabili genituen, elkarrenganako begirunea bultzatuz, elkar zainduz eta gure arrazionaltasunetik haratago dauden hainbat kuestio erdietsi nahian: bizitasuna, gogoz aritzea eta komunitateko parte izatearen kontzientzia piztea. Herri-hezkuntzako bestelako dinamikekin ere nahastu genituen, eta horrek lagundu zigun  bilatutako emaitzak lortzen: diagnostiko parte-hartzailea eta sarearen lan-ildoak. Horietan zehaztutako hainbat proposamen aintzat hartuta osatu genuen sarearen ekintza-plana, barne hartzen dituena epe laburrean, ertainean eta luzean burutzeko ekintzak.

Jardunaldiak bi zati izan zituen. Lehenengoa goizez  izan zen, 9:00-14:00 bitartean;  bertan egin genituen aurkezpenak, egoera-analisia, arazoak lehenetsi eta ekintza-plana osatu. Erronkarik haundiena hauxe izan zen: bertan zeuden guztien parte-hartze aktiboa lortzea, eta aldi berean parte-hartze horizontala ahalbidetuko zuen metodologia erabiltzea. Horretarako, oinarrizkoa izan zen lantalde txikietan burututako lana, eta, kolaboratzaileen inplikazioa, erakundeko boluntarioak guztiak, berebizikoa.

Horrela lortu genuen esperotako emaitza: sortu berria den sarearen ekintza-plana, etorkizuneko sare-lanari eraginkortasuna emango diona. Jardunaldiaren bigarren zatian, 17:00-19:00 bitartean, plana aurkeztu zuten parte-hartzaileek. 

Gauzak horrela, badirudi buruari eragiten pasa genuela egun osoa, baina pentsatzeko uneak bestelakoekin ere nahastu genituen. Hainbat dantza-dinamika egin genituen, eta horiekin lortu tentsioak haustea, umore ona izatea eta buruko minak uxatuta kontzentratzea, hala nola sentipen eta emozioak azaleratzea, eta gure bizi-bulkadak gogoan hartzea.

(Argazkia: Ecuador Etxea)

Compartir en Facebook Compartir en Twitter