BLOGA

Bloga

Uztaila, 2018.
Reflexiones, Proyectos, Vida asociativa
Nines Alquézar Castillo Maite ditut suak. Sugarrek hipnotizatu egiten naute euren dantza bihurriarekin eta berezkoa duten kris-kras jostariarekin. Horregatik, beharbada, suaren festa beti izan da nire ospakizun gogokoena. Izan ere, udako solstizioak nire barne-barneko zerbaitekin bat egin du txiki-txikitatik: sinboloz eta asmo onez beteriko eguna da eta magia eta ospakizunerako unea izan da antzinarotik kultura askotan. Sorkinen ere, aurten erabaki dugu hemendik aurrera udako solstizioa urtero...
Apirila, 2018.
Proyectos
Gidaren aurkezpena Bilbo
Teresa Sancho Ortega Otsailaren 11ren karietara (Zientzia arloko Emakume eta Neskatoen Nazioarteko Eguna) hiru egun eta toki ezberdinetan aurkeztu genuen gure lehen argitalpena: “Emakumeen jakintzek gordetzen duten zientzia”. Eta halako urduritasun eta ziurgabetasunez hurbildu baginen ere hitzorduetara, harrera ezin hobea egin ziguten bertaratu zirenek.  Argi genuen hitzaldi magistralak saihestuko genituela bai ala bai. Ez litzateke bidezkoa izango bizipenetan oinarritutako ikaskuntza...
Martxoa, 2018.
Reflexiones
ALBOROTADORAS DE SABERES
Vane Calero Blanco Zazpi urte joan dira jada… zazpi urte Pikara proiektua ezagutu nuenetik, sortu berria zelarik. Bere bultzatzaileen berri izan nuen lehen aldi hura kasualitate hutsa izan zen; ametsak eta ezinegonak partekatzen dituzun jende jatorrarekin elkartzeak dakartzan kasualitate eder horietako bat. Ondotxo gogoratzen naiz, Bilbin paseoan gindoazen MA eta biok esan zidanean hitzordu bat zeukala arratsalde hartan: sortu berria zen Pikara Magazine izeneko aldizkari feminista bati buruzko...
Martxoa, 2018.
Reflexiones
8M
Teresa Sancho Ortega eta Vane Calero Blanco Pasa den martxoaren 8an planto egin genuen eta mundua gelditu egin zen. Grebarekin bat egin genuen, kalera atera ginen, manifestazioetan, kalejiran eta Bizkaiko mugimendu feministak antolatutako bazkarian parte hartu genuen. Guztian egin genuen planto, ekintza feministatan izan ezik, eta emakumeon ahotsak ozen entzun ziren. Horrez gain, Sorkineko kideok modu berezian hartu genuen parte M8an. Bilboko Ibaiondoko Udaltegian (La Bolsa eraikineko ganbaran...
Otsaila, 2018.
[Ninesek, blogeko sarrera honetan, Generoari eta Energiari buruzko Emakumeen I. Topaketako otsailaren 3ko jardunaldia dinamizatzean loratu zitzaizkion hainbat sentipen azaltzen dizkigu. Kontakizunaren abiapuntua zorizko enkontru bat da: arratsalde hartan Ana Aupirekin Hika Ateneoaren atarian izan zuena; Ana nor zen oraindik jakiteke eta jardunaldiaren itxieran taula gainean ikusi aurretik…] Nines Alquézar Castillo Besterik gabeko galdera, elkarrizketa bati ekiteko ohiko formula… niri beti...
Urtarrila, 2018.
Proyectos
“ZIENTZIA ETA EMAKUMEEN JAKINTZAK” AURKEZPENA
Neska gazteengan bokazio-zientifikoa bultzatu nahi zenuke? Eta mutilak zaintza-lanetan erantzunkide izatea? Hezkuntza ez-formaleko espaziotan parte hartzen duzu nerabeekin? Zientziarekin edo baserriarekin harremana duten gaiak lantzen dituzue? Gaiok landu nahi zenituzke, baina ez dakizu nola? Hezkuntza ez-formalaren esparruan nerabeekin lan egiten duzuen hezitzaileei (ez soilik, baina batez ere) zuzendutako gida didaktiko bat sortu dugu Sorkin elkarteko kideok, Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-...
Abendua, 2017.
Reflexiones, Vida asociativa
POR FIN EMPEZAMOS VIAJE
Sorkin elkarteko kideontzat egun zoriontsua da gaurkoa eta zurekin ospatu nahi dugu. Badira pare bat urte proiektu kolektibo hau eraikitzeari ekin geniola, eta ordutik hona iragandako denboran itxaropen, asmo eta gaitasunak partekatu ditugu gure artean gogo biziz. Ezin ukatu buruko min txikiren bat edo beste eman digunik, baina askoz ere handi eta ugariagoak izan dira eman dizkigun pozak eta une gogoangarriak. Eta gaur horietako bat ari gara bizitzen: estreinaldi-eguna dugu, toki propio bat estreinatzen...

Orriak