BLOGA

GURE PROPOSAMENAK PARTEKATZEKO ETA INDARTZEKO ELKARRIZKETA-GUNEAK

  • espacios dialogo

2019-2020 ikasturtearen amaiera oso gustuko dugun zerbaitetan eman dugu; asko partekatzen dugun gizarte-eragileen eskutik ikasten, alegia.

Oraingo honetan, lau elkarrizketa-gune antolatu ditugu. Horiek definitu genituen bi gai giltzarri hauetan sakondu behar genuela identifikatu genuenean: ikuspegi pedagogikoa eta dimentsio komunikatiboa. Izan ere, sakontze- hori gure kontZIENTZIAtuak proiektuaren esparruan gazte nerabeekin egin beharreko lan espezifikoa indartzeko baliagarriak izan daitezke.

Premia horretatik abiatuz, lau tailer eta oso interesgarri antolatu genituen, interesa zuen pertsona ororentzat irekiak. Ziur gaude tailer horiek gure hausnarketak, eztabaidak eta praktikak aberasteko aplikatu ahal izango ditugula.

Aniztasunerako komunikazioa. Teresa Villaverderen eskutik (Pikara Magazine).
Hedabideen agendetan, edukietan, hizkeran eta irudietan dagoen androzentrismoa identifikatzen eta desmuntatzen ikasi genuen; baita erakundeetako komunikazioan genero-ikuspegia txertatzen saiatzean izan ohi diren hanka-sartze batzuk saihesten ere. Batez ere, honen inguruan hausnartu genuen: nola txerta dezakegu ikuspegi feminista ikuspegi intersekzional batetik gure eguneroko estrategia eta praktiketan, gure ikuspegi pedagogikoa aberastuz.

Ziberfeminismorako sarrera. Teresa Villaverderen eskutik (Pikara Magazine).
Ziberfeminismoaren historia labur aztertu genuen, harekin lotutako gertaera gogoangarri, egile garrantzitsu eta funtsezko kontzeptu batzuk ezagutuz. Arrakala digitala eta honek feminismoak interneten duen presentzian duen eragina aztertu genuen, eta sareko feminismoaren zenbait ezaugarri ezagutu genituen, baita aurrean ditugun erronka nagusi batzuk ere. Azkenik, defentsa-tresna ziberfeminista batzuk partekatu genituen.

Dimentsio etiko-metodologikoak Herri Hezkuntzatik. Pepe Ruiz Osororen eskutik.
Mundua eraldatzeko hura irakurtzen nola ikasi behar dugun hausnartu genuen. Horretarako gure hezkuntza-prozesuaren subjektu aktibo izan behar dugu, hura gaindituz eta horretan parte-hartzeko eta gure burua kokatzeko modua ere eraldatzeraino helduz. Hain zuzen, Herri Hezkuntzan aplikatutako erreferentzia metodologiko batzuk landu genituen. Horiek gure proposamen pedagogikoak diseinatzeko eta laguntzeko baliagarriak izan daitezke eta batzuetan ematen den espontaneismoa saihesten lagun diezagukete.

Idazketa eta ahalduntzea. Marta Haro Larrodéren eskutik.
Idazketa tresna bat izan daitekeela ulertu genuen, norberaren ahalduntze emozional eta afektiboko beharrei erantzuteko. Nork bere historia kontatu ahal izatea, idazketa indibidual eta kolektiboaren bitartez, nork bere burua zizelkatzen haztea. Hori guztia ikuspegi feminista batetik egin genuen, gutariko bakoitza bere buruarekin eta bere aniztasunekin eta gero taldearekin elkartuz. Gainera, autoadierazpenerako, errealitatearekin elkartzeko, jolaserako, errespeturako, askatasunerako eta maitasunerako esparru seguru bat sortu genuen.

 

esp dial-1
esp dial-2
esp dial-3
esp dial-4
Compartir en Facebook Compartir en Twitter