Gogoetak

Uztaila, 2018.
Reflexiones, Proyectos, Vida asociativa
Nines Alquézar Castillo Maite ditut suak. Sugarrek hipnotizatu egiten naute euren dantza bihurriarekin eta berezkoa duten kris-kras jostariarekin. Horregatik, beharbada, suaren festa beti izan da nire ospakizun gogokoena. Izan ere, udako solstizioak nire barne-barneko zerbaitekin bat egin du txiki-txikitatik: sinboloz eta asmo onez beteriko eguna da eta magia eta ospakizunerako unea izan da antzinarotik kultura askotan. Sorkinen ere, aurten erabaki dugu hemendik aurrera udako solstizioa urtero...
Martxoa, 2018.
Reflexiones
ALBOROTADORAS DE SABERES
Vane Calero Blanco Zazpi urte joan dira jada… zazpi urte Pikara proiektua ezagutu nuenetik, sortu berria zelarik. Bere bultzatzaileen berri izan nuen lehen aldi hura kasualitate hutsa izan zen; ametsak eta ezinegonak partekatzen dituzun jende jatorrarekin elkartzeak dakartzan kasualitate eder horietako bat. Ondotxo gogoratzen naiz, Bilbin paseoan gindoazen MA eta biok esan zidanean hitzordu bat zeukala arratsalde hartan: sortu berria zen Pikara Magazine izeneko aldizkari feminista bati buruzko...
Martxoa, 2018.
Reflexiones
8M
Teresa Sancho Ortega eta Vane Calero Blanco Pasa den martxoaren 8an planto egin genuen eta mundua gelditu egin zen. Grebarekin bat egin genuen, kalera atera ginen, manifestazioetan, kalejiran eta Bizkaiko mugimendu feministak antolatutako bazkarian parte hartu genuen. Guztian egin genuen planto, ekintza feministatan izan ezik, eta emakumeon ahotsak ozen entzun ziren. Horrez gain, Sorkineko kideok modu berezian hartu genuen parte M8an. Bilboko Ibaiondoko Udaltegian (La Bolsa eraikineko ganbaran...
Abendua, 2017.
Reflexiones, Vida asociativa
POR FIN EMPEZAMOS VIAJE
Sorkin elkarteko kideontzat egun zoriontsua da gaurkoa eta zurekin ospatu nahi dugu. Badira pare bat urte proiektu kolektibo hau eraikitzeari ekin geniola, eta ordutik hona iragandako denboran itxaropen, asmo eta gaitasunak partekatu ditugu gure artean gogo biziz. Ezin ukatu buruko min txikiren bat edo beste eman digunik, baina askoz ere handi eta ugariagoak izan dira eman dizkigun pozak eta une gogoangarriak. Eta gaur horietako bat ari gara bizitzen: estreinaldi-eguna dugu, toki propio bat estreinatzen...