BLOGA

BARATZEA ONGARRITZEKO HONDAKINEN BIRZIKLATZAILEAK

(Leire Llanoren ilustrazioa)

Tradizioz, baserrian, emakumezkoen zeregina izan da baratzea lantzea (jateko, janzteko edota sendatzeko lehengaiak lortze aldera). Ohiko baratzeak, gainera, oiloak, txerriak eta bestelako animaliak ere izan ohi zituen. Animalia horiek giza kontsumorako balio ez zuen guztiaz elikatzen ziren, eta beren gorotzak ongarritzat erabiltzen ziren. Horrela, oso kudeatze-lan konplexua eskatzen duen ziklo biziki iraunkorra ixten zen.

Animalia horien gorotzak, fruta, barazki eta uzten hondar eta hondakinekin batera, denbora luzez pilatzen ziren meta batean, basoan modu naturalean gertatzen den prozesua imitatuz. Hala, konposta prozesu hori erreproduzitzeko modu bat besterik ez da, materia organikoaren zikloa ixten laguntzen duena, baina era kontrolatuan eta denbora gutxiagoan, eta lurreko zizareak gehituta are azkarrago burutzen da.            

Hori da, hain zuzen ere, hezkuntza formalerako “Emakumeen jakintzek gordetzen duten zientzia” fitxa didaktikoetan lantzen ditugun jakintzetako bat. Gainontzekoak ezagutzera animatzen zaitugu!

Compartir: 
Compartir en Facebook Compartir en Twitter