Aholkularitza

JAKINTZAK ETA ZIENTZIA. IRAKASLEEI ZUZENDUTAKO FORMAKUNTZA, DEUSTUKO UNIBERTSITATEAN

JAKINTZAK ETA ZIENTZIA. IRAKASLEEI ZUZENDUTAKO FORMAKUNTZA, DEUSTUKO UNIBERTSITATEAN
Bi hitzetan: 

“Jakintzak eta zientzia ikuspegi feministatik. Matematika-hezkuntza adibide gisa” izenburuko tailerra, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko ikasle eta irakasleei zuzenduta, Vanek eman zuen 2016ko maiatzean.

Markoa: 

Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritza elkarteak (ISF-MGI) tailerra emateko gonbidapena luzatu zigun, esparru zientifiko-teknologikoan berdintasuna bultzatzeko helburuarekin antolatutako jardunaldi batzuen karietara. Helburu horrekin bat eginik, hezitzaileei zuzendutako heziketa-jarduera bezala diseinatu genuen tailerra Sorkinetik, bizitza erdigunean kokatzen duten jakintzak gai nagusitzat hartuz.

Jardueraren laburpena: 

Tailer honen bidez lortu nahi genuen zientzia egiten duten erakundeak ikusgai bihurtzea eta ikuspegi feminista esparru  zientifiko-teknologikoan txertatzea, hala nola kontzientzia kritiko eta feminista sustatzea proposamen pedagogiko zehatzen bidez.
Zientziari –eta teknologiari− buruzko eztabaida feministek,  zientziaren alorrean diharduten emakumezkoen eskasiari erreparatzetik abiatua, ezagutza eraikitzeko moduak ere kuestionatzen dituzte. Ezagutza zientifikoa nola egituratzen den, nork egiten duen, zein baldintzen pean eta, batez ere, zer uzten den ezagutza horretatik kanpo, aztergai giltzarriak dira.

Goian aipatutakoak eta beste hainbat gai landu ziren jardunaldian zehar, bi orduko iraupena izan zuen eta bi zatitan egituratu genuen tailerrean. Lehenengo zatian, emakumeek beren eguneroko egitekoetan garatutako jakintzei buruz aritu ginen; zientzia kontsideratzen den horretatik at gelditu diren jakintzak, ikusezin bihurtu eta baliogabetuak izan direnak eta, halere, bizitzaren jasangarritasunerako behar-beharrezkoak direnak. Bigarrengo zatian, matematikaren kasu zehatzera jo genuen eta zientziaren arlo horrekin lotutako jakintzen adibide praktikoak aztertu genituen.

Tailerrera 30 pertsona inguru hurbildu ziren, gehienak emakumezkoak eta irakaskuntzan arituak, eta oso ongi baloratu zuten hala landutako ikuspegia, nola klasean burututako dinamikak. pdf  honetan topatu dezakezu erabili genuen aurkezpena.

Orriak