BLOGA

“ZIENTZIA ETA EMAKUMEEN JAKINTZAK” AURKEZPENA MARIENEAN

  • “ZIENTZIA ETA EMAKUMEEN JAKINTZAK” AURKEZPENA BASAURIN

Neska gazteengan bokazio-zientifikoa bultzatu nahi zenuke? Eta mutilak zaintza-lanetan erantzunkide izatea?

Hezkuntza ez-formaleko espaziotan parte hartzen duzu nerabeekin?

Zientziarekin edo baserriarekin harremana duten gaiak lantzen dituzue? Gaiok landu nahi zenituzke, baina ez dakizu nola?

ZIENTZIA IKASGELATIK KANPO EGITEA BESTELAKO BEGIRADATATIK proiektuaren baitan, Sorkin elkarteko kideok “Emakumeen jakintzek gordetzen duten zientzia” gida didaktikoa sortu dugu, hezkuntza ez-formalaren esparruan nerabeekin lan egiten duzuen hezitzaileei (ez soilik, baina batez ere) zuzenduta. Gida horren bidez, zuen eguneroko lanean zientziarekin lotutako jarduerak integratzeko proposamenak luzatu nahi dizkizuegu. Eduki zientifikoak bestelako ikuspegietatik lantzeko ideiak aurkeztuko dizkizuegu bertan, zientzia ikastea erraz eta atseginagoa egiten dutenak, genero-berdintasuna bultzatzearekin batera.
 
Hala, neska nerabeak ahalduntzen lagundu nahi dugu, haiengan zientzia-bokazioa sustatzen eta, aldi berean, mutil nerabeen artean maskulinitate berriak bultzatu nahi ditugu, batez ere zaintza-lanetan erantzunkidetasuna onartu dezaten.
 
Gaia zure intereskoa bada, ez galdu aukera MARIENEA, Basauriko Emakumeen etxean 2018 irailaren 26an (asteazkena) burutuko ditugun aurkezpenera hurbiltzeko. Bertan zientzia androzentrikoaren kausa eta ondorioetan sakonduko dugu, emakumezkoen erreferenteak sortzeko hainbat metodo azalduko ditugu, eta gidan bildutako hainbat gai pedagogiko landuko ditugu modu praktikoan. Horrez gain, material didaktikoa emango dizuegu eta zuen jardueran nola txertatu azalduko.
 
Haurtzaindegi-zerbitzua izango dugu, baina berau baliatzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea (emailez: info@sorkinsaberes.org), beranduenez aurkezpena baino bi egun lehenago.

Compartir: 
Compartir en Facebook Compartir en Twitter